Zaintza sistema publikoa eskatu dute Iruñean eta Bilbon

LABek, Steilasek, ESK-k, EHNEk, Etxaldek eta Hiruk deituta, mugimendu feministarekin batera, Iruñeko manifestazioa CENen hasi eta Nafarroako Parlamentuaren aurrean amaitu da, eta errepidea moztu dute minutu batzuetan, manifestu bat irakurtzen ari zirela. Halaber, zaintzako emakumezko langileen lan-baldintzak duintzea eskatzen dute.