Estatuaren indarkeriaren 41 biktimak aitortzeko ekitaldia

Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko indarkeriaren biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko ekitaldia antolatu da Baluarten. Ana Ollo bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara sailburua izan da buru, eta biktimak eta haien senideak ere parte-hartu dute, bai eta erakundeen eta elkarteen ordezkariak eta Errekonozimendu eta Erreparazio Batzordea ere.