Iruñeko Civivox-ak, eragile sozial eta politikoentzako ere zabalik
Eragile eta hiritarren eskaerei erantzunez Iruñeko Udalak Civivox-en erabilera irizpideak aldatu ditu.
2015-ko irailak 2
UPNk Civivox-en sarea martxan jarri zuenetik ekimen kultural eta sozialei zabalik zeuden, baina UPNk politikotzat hartzen zuen ekimen oro baztertzen zuen, tartean eragile askoren batzar eta jarduerak.
Aldaketaren Udalak, ordea, Civivox-en erabilerairizpideak zabaltzea erabaki du eta hemendik aurrera eragile, alderdi, sindikatu eta bizilagun talde oroko gizartetxe hauek erabiltzeko aukera izango dute.
Ordenantza berria
Aldaketa honen ondotik, udal gobernu berriak Civivox-en erabilera arautuko duen ordenantz aberria adosteari ekingo dio. Izan ere, Iruñeko Osoko Bilkurak 2011ko urrian erabaki zuen Civivox-en erabilera malgutzeko eta bazterketak alboratzeko ordenantza berri bat eratzea baina UPNk ez du orain arte erabaki hura gauzatu. Herri mugimenduak askotan salatu izan du bazterketa eta diskriminazio ideologiko hau.
Egoera konpontzeko, EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi eta Ezkerrak erabaki dute Ordenantza berri bat martxan jartzea, eta aurrekari moduan, Civivox-en erabilera irizpideak malgutzen hasi dira.