“Su-etenaren hasieran sentimendu nahasiak ditugu”

Asteartero bezala, Palestinako herriaren aldeko manifestazioa egin da Iruñean. Su-etenaren akordioa aurrerapausotzat ospatu arren, genozidioaren biktimak gogorarazi dituzte gaurko egunean. Israeli zigorrak ezartzea aldarrikatu dute manifestazioan zehar eta Carrefour denda baten aurrean bukatu da mobilizazioa boikota adierazteko.