‘Kalea ez da etxea’ lelopean, negu betean inork ez dezala kalean lorik egin aldarrikatu dute

PIM-MIG plataformak elkarretaratzea antolatu du, hotz-bolada betean inork ez dezala kalean lorik egin aldarrikatzeko. Izan ere, tenperatura hotz honekin, ehun pertsona baino gehiago bizi dira kalean, Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak ez baitituzte larrialdiko baliabideak aktibatu. Horregatik, larrialdi humanitario hau lehenbailehen konpontzeko eskatu diete gobernuari eta udalari.