“Azken kantura”, Zama Doinuz Arindu elkartasun jaialdiko aurrerapena

Etxarri Aranazko Zama Doinuz Arindu lan-taldeak "Azken kantura" abestia eta bere bideoklipa aurkeztu du urtarrilaren 26an eginen den jaialdiari begira. Ion Maiak jarri dizkio hitzak Ion de Luis Iruñeko musikari eta ekoizleak egindako musikari, eta honako abeslari hauek parte hartu dute kantuan: Aitor Gorosabel, Itziar Ituño, Xabi Solano, Ines Osinaga, Petti, Josune Arakistain, Juantxo Arakama, Maider Ansa, Estitxu Pinatxo, Fran Urias eta Juanpa Agirre. Bideokliparen grabaketa eta edizioa Ahotsa.info-k egin du.