Oztopo polizial guztien gainetik, Altsasuk Ospa! oihukatu du
Bosgarren urtez ospatu da Altsasun Ospa Eguna, indar errepresiboei alde egiteko gonbitea luzatzen zaien eguna. Aurtengoan inoiz baino argiago ikusi da aldarrikapen horren beharra, Guardia Zibilak izandako agerpen bortitza dela eta.
2015-ko abuztuak 30
Jai giroan hasi zen eguna, triki-poteo batekin. Guardia zibilaren mehatxua iritsi zen orduan: plazan zeuden hiru karrozen bila etorriko zirela. Kalejira inprobisatu batekin karrozak bazkarira eraman eta bertan mahaiekin babestu ziren. Bazkari erdian Guardia Zibilak agertu eta bortizki eraman zituzten zenbait herritar kolpatuz.Honek baina ez zuen eguna zapuztu. Arratsaldean kalejira batekin aldarrikatu zuten indar errepresiboek ospa egin behar dutela.
Hona Guardia Zibilek alde egin duten unearen bideoa.