Lizarrako 27 auziperatuei elkartasun eta babesa

Pasa den larunbatean elkarretaratze bat egin zen Lizarran txosnen aldeko protesta batean parte hartzeagatik auziperatu dituzten 27 gazteei elkartasuna eta babesa adierazteko.

2024-ko azaroak 11

Lizarrako Udaltzaingoak 27 gazte deitu ditu deklaratzera herriko festetan “desordena publikoak” sortu zituztelakoan. Txosna gunea eta zenbait peñen barra gunea herrigunetik aldendu nahi izan zituen UPNko alkate Marta Ruiz de Aldak eta protesta egin zuten Puy-ko jaitsialdiaren ekimenean. “Izua sortu nahi dute gazteen artean, baina ez dute lortuko”, azaldu zuen Eider Castañeda txosna guneetako kideak Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa batean. 

Desordena publikoak ikertzen ari omen da udaltzaingoa Lizarran aurtengo festetan Puy-ren jaitsialdian izandako “istiluengatik”. “Ulergaitza” egin zaie txosnetako kideei. “Desproportzionatua iruditzen zaigu gertatzen ari den guztia”, salatu dute. 27 lagun deitzen ari dira deklaratzera eta desordena publikoak sortu izana egozten diete. “Gazteen artean izua sortzeko prozesua” martxan dela iruditzen zaie. 

Gehiago