Xabier Barber: “Abuztuan hasiko ditugu zerrenda bateratua lortzeko elkarrizketak alderdiekin”

Hauteskunde orokorretan hautagaitza bateratu nafarra osatzeko lantaldeko kide Xabier Barber elkarrizketatu dute Info7 Irratiko Kalerean irratsaioan.

2015-ko abuztuak 11

Nafarroan egun dagoen egoera politikoa aprobetxatu behar dela azaldu du Xabier Barberrek euskal irratian. Joan den astean, eremu eta sentsibilitate ezberdineko 28 pertsona ezagunek mahai-gainean jarri zuten proposamena:  estatu mailako datozen hauteskunde orokorretan Nafarroan zerrenda bateratu bat egitea. Zerrenda bateratu honen zergatiaz, eta aldarrikatuko dituzten baloreak azaltzen ditu Barberrek irratiko elkarrizketan.

Espektazio handia
Hautagaitza bateratua osatzeko dinamikak espektazio handia sortu du hedabideetan. Ekimenaren aurkezpenak oihartzun handia izan zuen kolore eta izaera ezberdineko komunikabideetan. Aste honetan bertan Euskalerria Irratian eta Irati Irratian (gazteleraz) elkarrizketak egin dizkiete Xabier Barber eta Juan Carlos Longasi, hurrenez hurren.

Gehiago