Hil da atzo Funesen lan istripu bat izan zuen langileak
Elaborados Naturales de la Ribera enpresako 29 urteko langilea hil da gaur atzo makina batean beso bat harrapatu ondoren.
2024-ko urriak 7
29 urteko gazte bat hil da lan-istripuan Funeseko (Nafarroa) Bodega Romana industrialdean dagoen Elaborados Naturales de la Ribera enpresan. Langilea oso larri zauritu zen atzo makina batean beso bat harrapatuta.
ELA, LAB eta CCOO sindikatuek azken lan istripu hilgarri hau salatu dute. Osotara, gutxienez 45 langile hil dira aurten Euskal Herrian, eta horietako 15 Nafarroan izandako istripuetan.
“Harrapaketak dira oraindik ere istripu hilgarrien kausa nagusietako bat, eta erabat saihets daitezke oinarrizko segurtasun-neurriekin, baina hori gertatzen ari da enpresaburuek sistematikoki urratzen dutelako prebentzio-araudia, eta erakunde publikoek uko egiten diotelako ez-betetze horiek kontrolatzeko ikuskapen-bitartekoak handitzeari”, salatu du ELAk. LAB sindikatuak azpimarratu du istripu hau igande batean izan dela “eta argitzeke dagoela horren atzean egon daitekeen prekarizazio maila”. Gainera, aipatu du 1997 urtetik Europa mailako zuzentarau batek estatu guztietan makinen inguruko araudi zorrotza ekarri zuela, baina errealitatea dela gaur egun oraindik ere enpresetako makina gehienek ez dutela araudia betetzen eta arriskutsuak izaten jarraitzen dutela.
Mobilizazioak
Azken heriotza salatzeko, ELAk elkarretaratzea egingo du datorren ostegunean goizeko 11:00etan Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean. LAB, STEILAS, EHNE, Hiru, CGT eta ESK datozen egunetan deituko elkarretaratzea.

Gehiago
Gehiengo sindikalak Nafarroarako Gutxieneko Soldata propioaren aldeko aldarrikapena Parlamentura eraman dute
LABek Manuel Torres enpresaburuaren Urrezko Domina berriz aztertzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari, bere negozioak Palestinako genozidioan izan dezakeen inplikazioa argitu arte
