The Champions Burguerrek kaleratu ditu bere lan baldintza eskasak salatu zituzten langileak

2024-ko urriak 2

Iruñerriko Laneko Autodefentsarako Sareak salatu duenez, Iruñean azken egunotan hamburgesen azoka antolatu duen enpresak lan baldintza “miserableak” ezarri zituen, eta horiek salatu zituzten langileak lanetik bota ditu.

“Ez dugu onartuko langileen antolakuntzaren aurkako inolako erasorik, eta are gutxiago langileen kaleratzerik, enpresaren etekinak handitzea helburu duen Valentziako ostalaritza-hitzarmenaren aplikazioa salatzeagatik; lanaldiko atsedenaren ukazioa salatzeagatik, langileak kontratatu gabeko eginkizunekin gainkargatuta daudela edo gaueko ordutegian eta igandeetan lan egiteagatik plusen kobrantzari buruzko informaziorik ez dagoela salatzeagatik”, dio Sareak.

Enpresa honek irailaren 19tik 29ra Iruñeko Arga ibaiaren ertzetan ospatu zuen azokak, eta Iruñerriko Laneko Autodefentsarako Sareak kalejira bat egin zuen langileen lan baldintzak salatzeko.

Gehiago