Irailaren 27an, Palestinaren alde, greba orokorra egiteko deia zabaldu dute
2024-ko irailak 24
BDZ, CGT, EH FAI Gerrarik Ez, MOC, Herritar Batasuna eta Indar Nafarroa plataformek greba orokorra egiteko deia zabaldu dute, Palestinako herriaren alde ‘Genozidioari ez!’ lelopean. Mobilizatzeko garaia dela adierazi dute, Gazako genozidioa mendebaldeko gobernuen konplizitatearekin posiblea izaten ari dela salatuz. Horregatik, Nafarroako Gobernuari eta Estatukoari Israelekin harremanak hausteko eskatu diete. Eta, beraz, irailaren 27an aldarriak kalera ateratzeko deia zabaldu diete herritarrei.