Asteroko Palestinaren aldeko mobilizazioek jarraitzen dute
2024-ko irailak 17
Asteartero bezala, gaur ere antolatu da Palestinaren aldeko manifestazioa Iruñeko Alde Zaharreko kaleetan zehar. “Sionismoaren benetako arazoa Palestinako herriaren existentzia bera da. Eta Israelgo buruzagiek presa dute amaitzeko” irakurri dute BDZko kideek. Horregatik beste behin, berehalako su-etena aldarrikatu da. Jendearen presentzia eta kaleetan egiten diren salaketek presioa areagotzen dutela adierazi dute, beraz, su-eten hori ematen ez den bitartean kaleetan jarraituko dutela adierazi dute.