Larretik Elkartea, Pirineotako abeltzaintza bultzatzeko ekimen berria

2024-ko irailak 17

Larretik Elkartea sortu da, Nafarroako Pirinioetako abeltzainen sarea. Gaur egun, 6 abeltzainek osatzen dute talde eragilea.

Gaur goizean Larretik elkartea aurkeztu dute, Nafarroako Pirinioetan abeltzaintzan edo nekazaritzan aritzen diren pertsonen bilgune izan nahi duen elkartea. Aurkezpenean azaldu dute, elkartearen helburua, kolektibo horiei tresnak eskaintzea dela, lehen sektorearen etorkizuna bermatu eta duintzeko, eta  hurbileko produktuaren zein kontsumo arduratsua sustatu eta kontzientziatzeko. Gainera, elkarte honetan, sare berri hau babesten duten toki-entitateetan lan egiten duten pertsonak ere badaudela adierazi dute. Eta, elkarte honek ere, beste elkarte batzuekin eta tokiko merkataritzarekin lan egin nahi duela, Pirinioetan jende gehiago bizi eta lan egin ahal izateko konplizitateak sortze aldera eta, aldi berean,  lurraldean garapen iraunkorra sustatze aldera. 

Bere lehen ekintzen artean, tresna komunak lantzea izan da, hala nola, abereen garraio bateratua.  Beste ekimenetako bat irailaren 23tik aurrera egingo diren jardunaldiak izango dira, gertuko  produktua eta kontsumo arduratsuaren inguruan hainbat sektoretan ezagutzera emateko eta sentsibilizatzeko, hala nola lehen sektorean, sukaldaritzan eta, bereziki, herritarren artean. Jardunaldi hauek, prozesu parte-hartzaileetan eskarmentu handia duten Artelaneko lagunek dinamizatuko dituztela azaldu dute. Sare honek duen beste ardatzetako bat animalien ongizatearena da, eta horregatik animaliek beren bizitzan zehar inguruak eman dezakeen kalitatearekin bat datorren kalitatea edukitzeko lan egin nahi dutela diote. 

Horretaz gain, karbono aztarna murriztu nahiean denbora daramate animaliekin lan egiteko  azpiegitura bat izateko aukera lantzen, horrela ibilbide luzeak eta joan-etorriek sortuko luketen arazoak saihestuz. Horregatik, inguru honetan hiltegirako espazio bat egokitzen lanean ari direla azaldu dute. Lehen sektoreko lanaren duintze bidea ere jorratzen dabiltza, abeltzain eta nekazarien ordezkapen  sistema garatzen baitabiltzate.  

Bestalde, sareak aitortu du, proiektu hau posible izan dela Nafar Gobernuarekin erdietsitako akordio baten ondoren eta honen kudeaketa daraman Gu Pirinioko dinamizazio taldearen laguntzarekin. 

Bukatzeko, Zaraitzun eta Erronkarin egingo diren sentsibilizazio-jardunaldien berri eman dute:

SUKALDARITZA

-Irailak 23 astelehena 16:00etan OTSAGABIAn  

1.SEKTOREA 

-Urriak 14, astelehena 19:00tan EZKAROZEn  

BIZTANLERIA 

-Irailak 28, larunbata 19:00etan EZKAROZEn 

-Urriak 4, ostirala 18:00etan ERRONKARIn 

AUÑAMENDI 

SUKALDARITZA 

-Irailak 23 astelehena 20:00tan AURITZen 

1. SEKTOREA 

-Urriak 21 astelehena 12:00tan ARIBEn 

BIZTANLERIA 

-Urriak 11 ostirala 18:00etan ERROn  

-Urriak 18 ostirala 19:00tan AURITZen 

-Urriak 19 larunbata 19:00tan ARIBEn 

Gehiago