Iruñerriko Arrazakeriaren Aurkako Mundialitoak III. edizioa ospatuko du irailaren 28an

2024-ko irailak 11

Futbol, saskibaloi eta volley txapelketetan parte hartzeko izen-emateak irailaren 25era arte egin ahal izango dira. Aurten, erroldatzeko eskubidea aldarrikatu nahi dute antolatzaileek.

Iruñerriko Arrazakeriaren Aurkako Mundialitoak III. edizioa ospatuko du datorren larunbatean, irailak 28, Biurdanako kantxetan.

Aurreko bi urteetan 400 pertsonek baino gehiagok parte hartu zuten, eta kulturarteko ikuspegitik kirol, musika eta janari interkulturalaz disfrutazeko aukera egon zen.  Aurten hiriko ekitaldia sendotzea bilatzen dute antolatzaileek.

Goizeko 10etatik aurrera futbol, saskibaloi eta volley txapelketak izango dira Biurdanan. Partiduak egun osoan zehar jokatuko dira, musikaz lagunduta herriko talde eta Djeen eskutik. Eguerdian Haritu eta Jaki Tokiko kideek prestatutako bazkariaz gozatzeko aukera izango da.

Pasa den urtean Biurdanako kantxak margotu zituzten II. Mundialito ospatu baino lehen.


Iruñerriko Arrazakeriaren Aurkako Mundialitoan parte hartzeko izen-ematea martxan dago, eta irailaren 26ra arte zabalik izanen da epea. Bertan, 15 urtetik gorako edonork eman dezake izena, banaka, binaka edo hiru laguneko taldeetan. Ondoren, taldeak  mistoak eta kulturartekoak osatuko dira.

Iruñerriko Arrazismoaren Aurkako Mundialitotik pertsona guztien erroldatze eskubidea aldarrikatzeko kanpainarekin bat egiten du eta horixe izanen da aurtengo leloa: “Errolda Orain”.

Iruñerriko Mundialito Antirrazista


Iruñerriko Arrazakeriaren Aurkako Mundialitoa 2022an jarri zen martxan, Estatu espainoleko hainbat lekutan arrakastaz garatu ondoren. “Mundialitoaren helburua arrazakeriari aurre egitea da eta elkartzeko, denbora partekatzeko eta inguruko errealitateak ezagutzeko espazioa sortzea da. Kirolaren bidez, Mundialitoaren helburua hiri honetako bizilagunen elkarren arteko harremanak sortzea eta beren zirkulu sozialetatik ateratzea da”, azaltzen dute antolatzaileek. Era berean,  espazio komunitario bat sortzea dute helburu “aisialdi eta herri kirolaren bitartez , hala nola, Biurdanako kantxetan edota hiri honetako beste leku askotan ere.

Mundialitoren lehenengo edizioa.

Gehiago