Hainbat ekimen preso politikoen nazioarteko egunean

Apirilaren 17an preso politikoen nazioarteko eguna da eta Sortuk, Ernaik eta LABek hainbat ekimen antolatu dituzte elkarlanean.

2015-ko apirilak 16

Hasteko, hitzaldi bat egingo dute "Preso politikoak eta askapen borroka" izenburupean. Hitzordua 18:00etanAlde Zaharreko Kaldereria Aretoan izanen da.

Beranduago, euskal preso politikoen etxeratzea exijitzen duen enkartelada eta gero, 21:00etan hitzordu kultural berezia prestatu dute San Frantzisko plazan. Bertan nazioarteko preso politiko ezagunen olerkiak, rap doinuak, kitarra abestiak eta bestelakoak uztartuko dituzte.

Gehiago