#ResistGasteiz: Aske Gunea eraiki eta erresistentzia egiteko prest

Auzitegi Nazionalak sei urteko espetxera kondenatutako zazpi gazteen eskubide zibil eta politikoak bermatzea exijitzeko, “lege injustuei” aurre egin eta “desobedientzia masibo eta herrikoiaren” erakustaldia egiten ari dira Gasteizen. Herri Harresia eraiki dute auzipetuak babesteko, eta gaua bertan pasatzeko asmoa dute.