LABek Nafarroako zahar etxe pribatuen hitzarmenaren negoziazioen blokeoa salatu du Iruñean entzierro bat antzezten
LAB sindikatuko zenbait kidek eta zahar etxetako langileek entzierro bat antzeztu dute gaur goizean Iruñeko karriketan barna, protesta-ekintza gisa, Nafarroako zahar etxe pribatuen lehen hitzarmenaren negoziazioek etengabeko blokeoa jasaten dutelako. Helburu berarekin, LAB sindikatuak gaurko bertze greba egun bat deitua zuen.
2024-ko apirilak 24
Gehiago
LABek salatu du lau langileren kriminalizazioa martxoaren 17ko greban parte hartzeagatik
Nafarroako zahar egoitzetako lehen hitzarmena sinatu du sindikatuen gehiengoa 6 urteko borroka eta gero
