“Premiazkoa da eduki programatikoak finkatzea Nafarroan”, dio ELAk

Nafarroan ematekoa den aldaketa politiko eta sozialerako proposamenak plazaratu ditu ELAk. ELAk uste du bideragarri izango bada lau baldintza behar direla: erregimenaren izaera eta praktikei buruzko diagnostiko partekatua, aldaketarako benetako programa zehaztea, beharrezko aliantzak aktibatzea eta mobilizazio soziala garatzea.

2015-ko maiatzak 7

Adolfo Muñoz "Txiki", idazkari nagusiarekin batera, Mitxel Lakuntza, Nafarroako arduraduna eta Ivan Gimenez, arlo publikoko arduraduna izan dira Iruñean ELAren proposamenen aurkezpenean.

ELAren iritziz, aldaketa politiko eta sozial delakoak klientelismoari amaiera ekarri beharko luke. Era berean, klase xeheen aldeko politika soziala ezartzea eta euskal errealitatearen aurkako jazarpen politika amaitzea eskatzen du.

Nafarroan eman behar den aldaketa politiko eta sozialerako proposamenak aurkeztu dituzte.

Gehiago