Maiatzaren 16 eta 17an “ezkutatu nahi duten konpromisoa” erakustera deitu dute

Espainiak ez du Herri Harresi gehiago nahi, eta sententzia jakinarazi aurretik atxilotu ditu Xabat Moran bilbotarra eta Ainhoa Villaverde, Marina Sagastizabal eta Bergoi Madernaz gasteiztarrak.

2015-ko maiatzak 7

Lau horiez gain, beste hiru lagun ere zigortu ditu Auzitegi Nazionalak sei urteko espetxera: Ibon Esteban, Igarki Robles eta Aiala Zaldibar. Gainontzeko guztiak absolbitu egin ditu.

Absolbituta gelditu diren gainerako auzipetuek agerraldi jendetsua egin dute Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan epaia salatu eta maiatzaren 16 eta 17an egingo duten ekintza nazionalera deitzeko. Hurrengo egunetan joango dira ekintzaren inguruko informazioa ematen.

“Ez diogu auzitegi horri zilegitasunik ematen, eta ez dugu sententzia onartzen”, azaldu dute, “Konponbidearen hautua ez dagokio guda iraunarazi nahi duenari, Euskal Herriak hartua du erabakia”. “Gaur gu eta bihar beste edozein izan liteke”, ohartarazi dute, eta herri gisa erantzutera dei egin: “Kaleetan mobilizatzea da herritarrok libre izatea lortzeko bide bakarra”. EAJren jarrera ere salatu dute: “Jone Amezagaren kasuan egiten ahalegindu ziren bezala, herritarrek konponbidearekiko duten konpromisoa oztopatu nahi izan du”.

Zaballako espetxera eraman dituzte Ainhoa Villaverde, Marina Sagastizabal eta Bergoi Madernaz, eta Basaurikora Xabat Moran.

Gehiago