FCC Neumaticako langileek eta enpresak aurreakordioa sinatu dute, Nafarroako KPIdun soldata-igoera bermatuko duena

Iruñerriko hondakinak neumatikoki biltzeko sistemak kudeatzeko eta mantentzeko kontratuari atxikitako FCC Neumatica Casco Antiguo ABEEko langileek enpresarekin aurreakordioa sinatu dute eta bertan behera utzi dute martxoaren 28tik apirilaren 1era bitarte deitua zuten greba.

2024-ko martxoak 27

Lan-baldintzak arautzen dituen enpresa-ituna 2022ko abenduaren 31n amaitu zen. Horregatik, 2023ko ekainean hasi ziren enpresa-ituna berritzeko negoziazioak, plantillak eta ordezkari sindikalak hala eskatuta. Hasieratik, plantilla inoiz baino elkartuago egon da, jakin baitzekien negoziazioak ez zirela batere errazak izango langile gutxi direlako.

Negoziatzen hasi zirenetik, langileen ordezkariek, negoziazioak lehenbailehen amaitzeko gogoz eta premiaz, ez zuten erreparorik izan beren eskaera “neurrigabeak” , FCC enpresaren arabera, eraldatzeko; hala, zenbait bilera egin ondoren, aipaturiko eskaerak egokitzen joan ziren. Langileek akordiora iristeko zuten azken aldarrikapena soldataren igoera zen, Nafarroako benetako KPIa eskatuz, hau da, pobretu gabe eta erosteko ahalmenari eutsiz eta mugarik gabe, enpresak proposatzen zuen bezala.

Aste Santurako deitutako grebaren atarian, gaur, urgentziazko bilera bat egin dute eta, azkenean, soldata-igoera adostu dute, Nafarroako KPI erreala bermatuko duena kontzeptu guztietan 2023. 2024. eta 2025. urteetarako; gainera, norberaren gauzetarako egun bat lortuz eta plantillaren antzinatasunari bosturteko bat gehituz.

Gehiago