Alberto Rodriguez: “Ezin da kultura errentagarritasunaren arabera kudeatu”

EH Bilduk Iruñeko kulturgintzari buruzko solasaldia antolatu du El Mono aldizkariko Alberto Rodriguez eta Cabezafuego musikari eta ilustradorearekin.

2015-ko martxoak 27

Errepikatu den ideia oso garrantzitsu bat Udalaren jarrera debekatzailea izan da. Erakunde publikoek zer egin behar duten eztabaidatu denean agerian geratu dena da dirulaguntzak ematea baino garrantzitsuagoa gaur egun baimenak ematea dela da.

Eskaintza kulturalari dagokionez joera klasikoak nagusi direla dagoela azaldu dute, eta beraz, joera berritzaileei tartea emateko beharra azaldu dute ere. El Mono aldizkariko arduradunaren iritziz eskaintzaren portzentai zehatz bat herritarrek bultzatutako ekimenei eta joera berritzaileei bideratuta egon beharko luke beti.

Solasaldian EH Bilduren aldaketarako proposamenek beren tartea izan dute. Zehazki Hiriartea proiektuaren bitartez Gotorlekuan sormen-laborategi eta banaketa gune bat sortzea proposatzen dugu. Eta Geltoki proiektuari dagokionez autobus geltoki zaharrean erabilera kultural anitzetarako gunea sortzea proposatzen dugu, kontzertuak, esposaketak, merkatuak eta antzerkiak tarteko.

Bi proposamenek oso harrera ona izan dute, bereziki hiriko kulturgintzako hutsune handienei erantzungo dietelako.

Solasaldiari amaiera emateko Cabezafuegok hainbat abesti jo ditu.

Gehiago