Dispertsioaren kontrako hainbait ekimen burutu ziren Txantreako Konpromiso Egunean

Euskal preso eta iheslariak herri honek bizi duen gatazka politikoaren parte eta ondorio izanda eta konponbide prozesuan ezinbesteko agentetzat ulertuta, konponbide prozesuan dispertsioarekin amaitzeak duen lehentasuna hainbat ekimenen bitartez aldarrikatu zen Txantreako auzoan.

2015-ko urtarrilak 25

Euskal preso eta iheslariak herri honek bizi duen gatazka politikoaren parte eta ondorio izanda eta konponbide prozesuan ezinbesteko agentetzat ulertuta, konponbide prozesuan dispertsioarekin amaitzeak duen lehentasuna hainbat ekimenen bitartez aldarrikatu zen auzoan.
Presoen egungo errealitatea gainditzeko eta gatazkaren konponbidea osorik emateko herritar guztion beharra iruñerriari galdatzen zion pankarta erraldoi bat ezkaba menditik zintzilikatuz egunari hasiera eman zitzaion. Horri beste bi ekimen jarraitu zitzaizkion; txabolo bat irudikatuta parodia bat antzeztuz espetxeak presoari zein senide eta lagunei eragiten dizkiotenak ezagutzera eman ziren, aldi berean dispertsioak auzoan uzten dituen datuak (bisitak egiteko urtean 846.872km bidaiatu beharra eta urtean batazbesteko 106.771€-ko gastua) biltzen zituen eskuorriak banatzen zirelarik. Ez ziren harridura aurpegirik falta auzokideen artean, batzuek Franco-ren garaian soilik gertatzen ziren kontuak direla uste baitzuten.
Espetxeak apurtzeko beharra adierazita, gatazkaren konponbidean dispertsioarekin amaitzeak lehentasuna duela aldarrikatu zen. Izan ere, euskal preso politikoen dispertsioak euren agente izaera ukatzen du elkarrekiko, senide eta lagunekiko eta Euskal Herriarekiko isolamenduaren bitartez. Dispertsioak euren senide eta lagunei zigortu asmo duela argi uzten zuen auto istripu baten simulazioa Euskara plazan goiz guztian zehar ikusi ahal izan zen.
Goizeko ekimenak eginda eta arratsalderako indarrak hartu asmoz, faxismoaren aurka eta Emiliori elkartasuna adierazita giro apartan bazkari goxoa daztatu zuten Zurgai Herriko Tabernan,. Bazkariaren ostean ez zen jardunik falta, hala nola, Gazte Mugimenduak antolatzen duen futbito txapelketaz gozatzen zen bitartean auzoko presoak agertarazten dituen mural baten margoketa egin zen. Hortik aurrera, Suntsiketa eta Lubaki taldeek eguna bukatu arte iraunduko zuen jai giroa piztu zuten.
 
 

Gehiago