Errigorak Nafarroako Hegoaldeko eskeintza berri batekin tentatzen gaitu

Otsailean olioa eskeiniko dute, eta maiatzean kontserbak. Pixkanaka pixkanaka urte osoan zehar eskeintzak egin nahi dituzte euskara eta Hegoaldeko ekoizleak sustatzeko.

2015-ko otsailak 20

Nafarroa Hegoaldeko produktuak urte osoan zehar etxean izateko aukera eman nahi du Errigorak. Eta hasteko, otsailean oliba olioa eta maiatzean kontserbak eskeiniko dituzte. Produktuak, kalitaztekoak, bitartekaritza espekulatibo gabe eskuratzeko, Nafarroako Hegoaldeko ekoizle eta nekazariak babesteko eta kontsumo arduratsua sustatzeko jarri dute martxan iniziatiba hau.

Eta hau guztia auzolanean egiteko asmoa dute, orain arte bezala. Iaz 30-35 herritan saskiak lortzeko aukera izan bazen, aurten 50 ere izango dira. Herri bakoitzean lekuan-leku izango dira eskuragarri eskaria egiteko eskuorriak. Formularioa on-line ere bete daiteke martxan jarritako webgunean. Eskaera eskuorria entregatzen den lekuan bertan adierazten da eskatutako bidoiak non eta noiz jaso edo emaila edo webgunea erabili ezkero eskabidea egitean automatikoki jasotzen den baieztapen erantzunean.
 
Otsailaren 20tik martxoaren 4ra luzatuko da olio oliba bidoiak (konbentzionala zein ekologikoa) eskatu ahal izateko epea.  Iaz Cascanteko "La casa del aceite" olio errota izan bazen parte hartu zuena aurten Ablitaseko kooperatibak ere parte hartuko du "Castillo de Ablitas" olioarekin.
 
 

Gehiago