“Antsoain Libre” lip dub-a prestaketekin aurrera jarraitzen dute
Martxoaren 15ean eginen den ekimenerako spot bat prestatu dute hainbat musikariek egindako kanta batekin.
2015-ko otsailak 14
Martxoaren 15erako Antsoain Libre, Lip Dub-a prestatzen ari da. Helburua Antsoainen inoiz ezagutu den mobilizazio handi eta parte hartzaileena egitea da. Kaleko okupazio erraldoi eta masiboa izanen da, oso koloretsua, enpatian, hunkiduran eta alaitasunean oinarrituko dena, antolatzaileen arabera. Antsoaingo herritarroi protagonismo osoa emango diete, "herri libre bat aldarrikatzeko modu berritzailea izango delarik".
Egun horretan "herri libre" bat irudikatu nahi dute, eskubide zibil eta politikoen ezberdinen aldarrikapenak eginez. "Epaiketa politikorik gabeko herria nahi dugu, desjabetzerik gabeko herria nahi dugu, hezkuntza eta liburutegi duina izango duen herria nahi dugu, justizia sozialean oinarritutako herria nahi dugu, atxiloketa eta isunik gabeko herria nahi dugu, kanpotik datozen, gazteen, emakumeen, etb. eskubideak aldarrikatu eta bermatuko duen herria", adierazi dute.