5 lagun epaitzen ari dira 2012ko Villabesaren entzierroan parte hartzeagatik
2015-ko urtarrilak 13
Gaur hasi da Iruñean 2012an Villabesaren entzierroan parte hartzeagatik auzipetutako 5 lagunen aurkako epaiketa. Autoritateari eraso egin izana egozten diete bostei eta guztira 10 urteko espetxe zigorra eskatzen du fiskaltzak gazte hauentzat, bi urte bakoitzari.
Azken 30 urteetan egin bezala, Santo Domingoko aldapan hasi zuten Villabesaren entzierroa eta Zezen plazaraino iristea zen helburua, baina Estafeta kalearen amaieran udaltzaingoak eta espainiar polizial osatutako kordoi polizial batekin egin zuten topo. Udaltzainek gasa zabaldu eta polizia Nazionala bertan zeuden gazteen aurka oldartu zen, istiluak eraginez. Egun hartan bertan lau lagun atxilotuak izan ziren eta beste bat hurrengo egunean. Auzipetzearen berri izan orduko, epaiketa honen helburua herri mugimendua kriminalizatzea dela salatu zuten auzipetuek.
Gaur goizeko 09:00etan eman diote hasiera epaikeari eta auzipetuei babesa adierazi eta errepresio polizialarekin amaitzea eskatzeko elkarretaratzea egin dute hamarnaka lagunek Nafarroako auzitegiaren aurrean.