3 gazte atxilotu ditu Poliziak Iruñean preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko ekintza batean
Komisaldegian daude eta baliteke han gaua ematea. Preso eta iheslarien eskubideen alde mahi bat eta aulki huts batzuk jarri nahi zituzten errepidean. Arratsaldeko 19etan kontzentrazioa egingo da komisaldegiaren aurrean.
2014-ko abenduak 29
Espainiako Poliziak hiru gazte atxilotu ditu Iruñean, Labriteko aldapan ’11 konpromiso askatasunerantz’ elkartasun kanpainaren baitan, trafikoa moztu eta errepidean mahai bat eta aulki hutsak jartzeko asmoa zutenean. Halere, trafikoa moztu eta berehala agertu da polizia, eta hiru lagun eraman ditu atxilo. Momentu honetan polizia etxean daude eta baliteke han gaua ematea.