A. Agirrezabal (Hatortxurock): “Giza eskubideen mezuak EHko mugak zeharkatzen ditu”
Info7 Irratiko Kale Gorrian magazinean elkarrizketatu dute Hatortxurock jaialdiaren antolatzaile bat, kontzertua ospatzeko egun gutxi batzuk falta direnean.
2014-ko abenduak 16
Euskal Herriko zein nazioarteko musika taldeak igoko dira abenduaren 27an Atarrabiako taula gainera euskal errepresaliatu politikoen eskubideen defentsan. 17. edizioa izango du Hatortxurock jaialdiak eta honakoak parte hartuko duten taldeak: Kop, Narco, Talco, Hesian, Kashbad, Aspencat, Vendetta, Estricalla, Esne Beltza, Izerdi Gorria eta Arkada Social. Antolakuntzan dabilen Aitor Agirrezabalek eman dizkigu xehetasunak.