Asteburu honetan mobilizazioak izango dira Donibanen eta Txantrean gazte auziperatuei babesa emateko

Larunbatean Donibanen txirrindula martxa eta ekitaldi politiko bat egingo da, eta igande arratsaldean Txantrean manifestazioa izango da.

2014-ko azaroak 21

Inputatutako pertsonak babesteko eta espetxeratuak izan daitezen galarazteko beste bi hitzordu izango dira asteburu honetan. "Alderdi Popularrak eta Entzutegi Nazionaleko epaileek euren esku dagoen guztia eginen dute inputatuak –41 Nafarroan– zigortu eta espetxeratzeko baina gu ez gaude inolaz ere prest espetxeratze aginduen zain egoteko: edozein zigor bideraezin bihurtuko duen herri harresia eraiki nahi dugu" adieraz du Iruñerriko Herri Harresiak.

Bihar larunbata, txirrindula martxa eginen dute Donibane auzoan eguerdiko 12etan Asunzionetik. 13etan ekitaldia Azueloko Monastegiaren plazan eginen dute. Igandean, manifestazioa eginen dute Txantrean, arratsaldeko 17:30ean Sabikas plazatik, “Por el derecho a hacer política en libertad: Izaskun, Ander, Arantza eta auziperatu guztiak libre” lelopean.

 

Burlatan, datorren astean

Horrez gain, Burlatako Herri Harresiak manifestazioa deitu du azaroaren 28rako, 19:00 Askas Plazatik, "epaiketarik ez, konponbidea bai" lelopean.

Gehiago