Mikel Arregiren oroigarriko plaka kendu dute

Goardia Zibilak duela 35 urte tiroz hil zuen HBko zinegotzia kontrol batean. Oroigarria behin baino geihagotan izan da erasotua.

2014-ko azaroak 12

Atzo 35 urte bete ziren Mikel Arregi lakuntzarra Guardia Civilak Etxarri Aranatzen jarritako kontrol batean hil zutela. Gertaera oroitarazteko Jose Ramon Anda eskultorearen lan bat jarri zen Etxarrin. Haren ondoan gertaera oroitarazten zuen plaka jarri zuten, orain desagertu dena. Plakan Arregiren argazkia, haritz baten hostoa eta testu bat zegoen: egiaren bidean, askatasuna amets; Mikel gogoan.

Ez da lehen aldia plaka hori kendu dutena. 2009ko azaroan ere gertatu zen. Oroigarriak hainbat eraso jasan ditu 1980an jarri zutenetik. Erroetatik atera izan dute behin baino gehiagotan eta lehergaiak jarri dizkiote bitan, trilita eta Goma 2 erabiliz. Zaharberritu eta gero, 2004tik oroigarria egungo kokapenean dago, Etxarri Aranazko Mikel Arregi plazan.

Gehiago