Pikutara!, Lizarraldea desmilitarizatzeko mugimendu berria sortu dute

Lizarraldean "indar polizialen jazarpen oro" salatzeko eta desmilitarizazioaren aldeko jarrerak bultzatzeko helburuekin jaio da mugimendua.  

2014-ko urriak 12

Urriaren 12an, Hispanitate eta espainiar indar armatuen egunean eman dira ezagutzera ohar baten bitartez. Atzo, Lizarrako kaleetatik egindako pegadaren argazkiak bidali dituzte, non poliziaren eta bere jardunen karikatura eginaz marka berria kaleratu zuten.

Guardia Zibilak estatuak duen "errepresio tresna hutsa" dela salatu dute, eta Euskal Herria "gatazkara kondenatzeko eta zapalkuntza egikaritzeko bidali dituen inkontrolatu kuadrila" direla azpimarratu dute. "Edozein mugimendu eraldatzaile zapuzteko lanetan diharduen txakur ejerzitoa" dela ere gaineratu dute. "Herri honek konponketarako hautua egina duen honetan Guardia Zibila estatuak bere jarrera inmobilistaren apologia egiteko erabiltzen duen tresna da, gure herria desgastatzeko mantentzen duen herraminta bortitza", salatu du Pikutara! mugimenduak prentsa ohar baten bidez.

Pikutara!-ren ustez, Euskal Herria ezin izango da aske izan "indar armatu hauen presentzia irauten duen bitartean".  Zentzu horretan, gogoratzen dute sskotarikoak direla goardia zibilen partetik eta indar polizial ezberdinen partetik jasaten diren jazarpenak: identifikazioak, katxeoak, mehatxuak, kontrolak, milaka eurotako isunak, jarraipenak, atxiloketak, torturak… "Guzti honen aurrean borroka eta aktibazioa dugu bidea eta horretara dator Pikutara! Mugimendua. Lizarraldean indar polizialen jazarpen oro salatzeko eta desmilitarizazioaren aldeko jarrerak bultzatzeko jaio den mugimendua. Tresna eta molde ezberdinez beren jardunaren ondoriei aurre egin eta eurak behin betiko Pikutara! bidaltzeko egingo dugu lan", iragarri dute.

 

Gehiago