Tortura eta epaiketa politikoen aurkako mobilizazioak eginen dira urriaren 30an

Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren gazteek egun hauetan beraiekin egondako poliziak ikusi behar izan dituzte epaitegian.

2014-ko urriak 10

Auzipetuek salatu dute Auzitegi Nazionalak duen jarrera "kontraesankorra", astelehenean derrigortu baitzituen salan egotera eurekin inkomunikazioan egondako poliziak ikusteko "eta haiekin konfrontazioa bilatzeko", deitoratu dutenez. "Gainera jasan behar izan ditugu polizi hauek mozorrotuta bertaratzea, haiek ezagutzea ekiditzeko".
 
Gaineratu dute espetxean dauden 5 kideen egoera ere okertu egin dela, katxeo zorrotzak jasan behar izan baitituzte, tortura salatzen zuten kamisetak kentzeko helburuakin eta horrez gain ia bi ordutako kondukzioak postura txarrean.

Datorren urriaren 30ean, poliziekin duten azkenengo saioa burutuko da. Egun honetan, auzo eta herrietan tortura salatzeko dinamikak edo ekimenak antolatuko dira.

Gehiago