#28akEreLibre: Auziperatuekiko elkartasunez, manifestazioa Atarrabian

Joan den ostiralean, jaien bezperan, manifestazioa burutu zen Atarrabian Eneko Villegas auzokidearen askatasuna eskatzeko. Villegas, Euskal Herriko beste 27 gazteekin batera, Audientzia Nazionalean epaitua izaten ari da Segi antolakundean militatzeaz leporaturik.