Ikasle eta preso, gero eta zailagoa

Euskal preso politikoak historikoki aprobetxatu dute espetxean emandako denbora ikasteko, baina gero eta zailago dute formakuntza unibertsitario bat jasotzea, bi estatuen gobernuek gero eta oztopo geihago jartzen dituztelako. Horretaz hitz egin dute Info7 Irratian tertulia batean preso ohi batekin eta senide bateki

2014-ko irailak 16

Gobernu espainiarrak 2003an hartu zuen erabakiaren ondorioz, euskal preso politikoek ezin dituzte ikasketak burutu EHUren bitartez, UNEDeko aukera dute baina askoz murritzagoa da eta euskaraz ikasteko aukerarik ez du eskaintzen. Honen aurrean, Etxeratek lehentasuna eman nahi dio euskal preso politikoen ikasketa eskubideari, hala adierazi du Etxerateko ikasketa taldeko Lurdes Rodriguezek Info7 Irratian egindako elkarrizketa honetan. Ikasketak burutzeak politikoki duen garrantziaz baina pertsonalki ere egiten duen aportazioaz hitz egin du Maitane Sagastume preso ohiak elkarrizketa beran. Hogei eta bi urte egin ditu espetxean eta bertan egon den denboran bi karrera atera ditu aurrera. Aukerez eta oztopoez hitz egin dute biekin KaleGorrian magazinean.

Gehiago