SanFermin Txikitok dagoeneko badu jaiak iragartzeko kartela

Paula Medina Urraren “Protagonistas” lanak iragarriko ditu aurtengo jaiak, irailaren 26an hasiko direnak.

2014-ko irailak 4

Aurten osotara 18 kartel aurkeztu dira, eta horiek urtetik urtera indartzen ari diren festen arlo eta une diferenteen argazkia erakusten dute.

Jai batzordetik nabarmendu nahi izan dute aurkeztu diren lan gehienak kalitate handikoak izan direla, eta hortaz, zaila izan dela bat aukeratzea. Aukeraketan 300 lagunek hartu dute parte euren botoa ematen. Azken urteetako botaziorik lehiatuena izan da aurtengoa, baina azkenik Paula Medina Urraren “Protagonistas” lana izan da irabazi duena. Kartel honetan festetako hainbat gauza ageri da, txikiek eta ez horren txikiek, urtero, ilusioz itxaroten dituzten orga-zezentxoak, kilikiak eta zezensuzkoak.

Bigarren kartela Ainara Santiago Langarikaren "Jaietan izan deabru" izan da eta hirugarrena, berriz, Mikel Urriza Pascualen “Aldapan Jai Eztanda”.

 

Gehiago