Gora Iruñeak Jai Gunea erikitzeko eta kudeatzeko laguntza eskatzen du
Udalak baimenak eman eta gero, ehundaka lagun behar dira Jai Gunea errealitatea bihurtzeko. Gora Iruñea ekainaren 30an hasiko da La Runa parkearen gunearen muntaiarekin.
2014-ko ekainak 24
Zailena egina badago ere, Jai Gunea oraindikan ez da errealitate bat. Jai herrikoiak herriak egiten ditu, eta horrek esfortzu haundi bat exijitzen du. Gora Iruñeako lagunek aski ongi dakite hori, eta horrexagatik aurten Jai Gunea eraiki eta kudeatzeko txandak ahalik eta jendetsuenak izatea espero dute.
Jende bila dabiltzate, eta azken egunetan norbanako eta koadrila batzuek bere izena eman badute ere, oraindikan hutsuneak dira nagusi txanden taulan. Horrexagatik dei berezi bat zabaldu nahi izan dute: auzolanaz, Sanfermin jai herrikoiak aurrera! Txandetan izena emateko email helbide bat eman dute: txandak.gune@gmail.com. Txandetan parte hartu nahi izanez gero, helbide elektroniko horretara jo izen abizenak eta kontaktua egiteko telefono bat emanez eta aukeratutako lana eta eguna aipatuz. Zein lanak eta zein ordutegiak daude jakiteko, Gora Iruñeak txanden taula eredu bat kaleratu du. Horretan ikus daiteke gutxi gora behera egunero izango diren beharrak: barra egin, garbiketa, txikien gunean egon, segurtasuna… ordutegiak ere oso zabalak dira. Goizez, arratsaldez edo gauez. Edonork egin dezake ekarpena, ekainaren 30etatik uztailaren 15a arte.
Nahi duenak, bere auzoko jai batzordearekin jarri daiteke harremanetan, edo nahiago badu, bere koadrilarekin eguna adostu eta izena eman. Gora Iruñeako Jai Guneak beste pertsonak ezagutzeko aukera ere emango ditu, leku guztietako jendea bilduko duelako auzolan erraldoi honek. Muntaia, esan bezala, ekainaren 30an, astelehenarekin, hasiko da. Goizeko 8etan jarri da hitzordua, eta eguerdiko 14k arte izango dira lanean. Arratsaldetan, 16etatik 20k arte.