Errepresioaren aurkako Herri Ostirala, ekainaren 6an Altsasun
Altsasuko Ospa Mgimenduak deituta, isun politikoak ordaintzeko dinamikaren baitan mobilizazio eta ekimenak izango dira ostiral honetan.
2014-ko ekainak 3
“Herri Ostiralak” dinamikak aurrera darrai eta ostiral honetan, Ekainak 6, berriro ere errepresioa, jazarpen poliziala, isun itogarriak eta adierazpen askatasunaren ukazioa salatzera ateratzeko deia luzatu dute Altsasun.
Dinamika honen barne arraltsadeko 20:30tan mobilizazioa burutuko da, herriko gune ezberdinetan kontzentrazioak eginez. Honen ostean, Zubi Ondo elkartean afari herrikoia eginen da, bertatik ateratako dirua, isun politikoak ordaintzeko erabiliko delarik (tiketak 12€tan salgai Biltoki, Gautxori eta Arkangoan).
Izan ere, gogorarazi beharra dago azken urteotan 25.000€-ko isun politikoen pilaketara iritsi dela Altsasun eta honek agerian uzten du "Estatu espainiarrak erabilitako jokaera ofensiboa", antolatzaileen iritziz. Bestalde, honen adibidetzat aurki epaitua izango den 21 urteko gazte altsasuarraren kasua dago. Donostiako Aske gunean parte hartu izanagatik urte eta erdiko kartzela zigorra eskatzen diote autoritateari eraso egiteaz akusaziopnean. Ospa mugimendutik bertsio hau ezeztatzen dute eta argi utzi nahi dute "Herri Harresia osatu zuten kideak zirela benetan erasoturikoak".
Amaitzeko, guzti honen aurrean, altsasuarrok pairatzen dugun egoera errepresibo honi aurre egiteko martxan jarritako dinamika orotan parte hartzera animatu eta eskatzen dizugu.