Val di Susako AHTren aurkakoen elkartasunez, salaketa ekimena egin dute Italiak Iruñean duen kontsulatuan
AHTren aurkako Italiako 4 aktibisten kontrako epaiketan 30 urteko espetxe zigorra eskatu dute, "terrorismoa" egotzita. Mugitu taldeak horren aurkako protesta burutu du Iruñean.
2014-ko maiatzak 21
Atzo arratsaldean Iruñean Italiak duen kontsulordearen etxean AHTri desobedientzia aldarrikatzen duen Mugitu! Mugimenduko partaide batzuk balkoira igo eta AHTren kontrako bandera bat ezarri dute azpiegitura honen aurka borrokatzeagatik kartzelatuta eta auzipetuak izan direnen Italiako 4 aktibisten izenekin. Halaber, eraikinaren atean italiar bandera bat iltzatu dute “Val di Susa non si arrende”(Val Susa ez du etsitzen) leloarekin.
Italiako aktibista hauen aurkako zigor eskaera oso larria da, 30 urteko espetxe zigorra AHTren aurkako mugimenduan parte hartzeagatik.