Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko jaiaren atarian adin guztietarako egitaraua aurkeztu dute

Maiatzaren 18an Uharten ospatuko da, eta eguraldia lagun, milaka eta milaka lagun espero dira.

2014-ko maiatzak 14

Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko XIX. jaia prest dago. Eta aurtengoan bai, aurtengoan ekaitz mota guztiei aurre egiteko gai izango den jai egun aldarrikatzaile polit bat osatzea lortu dute.

Aurtengo lema "Uharte batean itsas zabalean!…" izango da, eta ibilbideak hiru guneak izango ditu: Txantxu rokeroak egun osan zehar martxa jarriko du, Hazitxo guneak  ttikienekin batera jolasa eta kultura elkarbanatzeko aukera emango du eta gure Tipu pirataren guneak, euskara altxorra bizi bizi dagoela eta Uhartetik mundura zabaltzeko determinazio osoa dagoela azaltzeko aukera eskeiniko du.

Egitarau zabala eta anitza antolatu dute ehundaka pertsonek egindako eta egingo duten lanari esker. 500 pertsonetatik gora arituko dira modu batean edo bestean jaia honen prestakuntza eta garapen lanetan.

Sortzenetik, Uharteko herria, Uhartearrak eta inguruko bailarak "zoriondu" nahi izan dute, "pasaden urritik hona egin duten lan izugarriagatik". "Oso polita izan da jaiari egin dioten harrera, oso polita partehartzea eta pertsonalki plazer bat eurekin lanean aritzea…antzematen da bai, auzolanean eta lantaldean lanean aritzen ohituak daudela… Zentzu honetan milaesker ere bailarako eta inguruko udalei, azpiegitura mailan jaso dugun euren laguntzarik gabe, ezinezkoa litzateke antolatu dugun jaia osatzea", azpimarratu dute.

 

Nobedaden artean, Tonbola bat eta txirrindulaz joateko aukera paregabea

Nobedadeak ere izango dira aurtengoan, Tonbolan Uharteko artistek eta kirolariek egin dituzten aportazioei esker opari ikusgarriak dituzte. Bizikletan etorri nahi duenarentzat ere aipatu bizikletentzako parking berezia izango dela aurtengoan polikiroldegian. Autobusez etorri nahi duenarentzat, aipatu Billabesetako 4H lineak errefortsua izango duela eta maizago izango dela…

Aurreko egunean etorri nahi duenarentzat ere, Ollokin karabana eta furgonetentzako parking-a prestatu dute.

Euskal Hezkuntza Sistema Propio baten aldeko aldarrikapena egiteko erabiliko dute aurtengo edizioa. "Guztion artean osatzen dugun herri egitasmo edo herri proiektuaren erakusgarri izatea nahiko genuke egun hau: hor izango ditugu PAI ezartzearen kontra izugarriko lana egin dutenak, LOMCE-ri aurre eginez Euskal Hezkuntza sistema propioaren aldeko aldarria, Euskaraz bizi eta ikasi herri ekimenak aurkezturik Hamarratz…"

Uharteko Arte Garaikideko Zentroan Pan de Molden parte hartu duten ilustrazioak ikusi ahalko dira, ilustratzaileen obra pertsonalekin batera. Sormen proiektu interesgarri hau, txikitasunetik gauza handiak sortzeko gai dena, bere bigarren aleko irabaziak Sortzen elkartea laguntzeko erabiliko ditu.

Igandean gerturatuko diren guztiei, pirataz jantzita etortzeko gonbitea luzatu diete antolatzaileek.

 

Gehiago