LOMCEren aurkako gida aurkeztuko dute larunbatean

Gida horren zirriborroa argitaratu dute eta larunbat honetan jardunaldiak burutuko dituzte Agurainen LOMCE ez ezartzeko neurriak adosteko.

2014-ko maiatzak 6

'Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki!' lelopean elkartu diren taldeek LOMCEri aurre egitea eta hezkuntza sistema propioaren alde lan egitea dute helburu. Eta norabide horretan, bi helburu horiei erantzuteko “ariketa konpartitua” izan nahi du aipatutako gida.

Hauek dira gidaren ardatz nagusiak:

  • Ikasle guztien garapen osoa bermatuko duen heziketa inklusibo, konpentsatzailea,  integratzailea eta hezkidetzailea. Aukera berdintasunean, ekitatean eta kalitatean oinarritua.
  • Euskal Herriarentzat curriculum propioa.
  • Ikasle euskaldun eleaniztunak sortuko dituen hizkuntza eredu bakarra.
  • Hezkuntza komunitate zein herritarren partaidetza demokratikoa hezkuntzaren gaineko erabaki eta kudeaketan.
  • Euskal Herrirako aurretiaz aipatutako puntuak barnebilduko dituen marko normatibo propioa.

Hona hemen larunbatean eztabaidatuko den gidaren zirriborroa.

Gehiago