Iruñeko Udalak Entzierroaren Araudia onartu du

Iruñeko Osoko Bilkurak Erraldoien eta Buruhandien Konpartsaren lana txalotu eta hura lehiaketan jartzeari uko egitea adostu du ere.

2014-ko apirilak 29

Iruñeko Osoko Bilkurak Entzierroaren Araudia onartu du UPN, Geroa Bai, PSN eta PPren aldeko bozkekin. Hala ere, onartutako araudia ez da hasieran UPNk proposatutako berdina, batez ere sistema zigortzaile propiorik ez duelako azkenean.

EH Bildu eta I-E-ko zinegotziak abstenitu egin dira eta nagusiki "araudiaren izaera zigortzailea eta dirua biltzeko nahia" salatu dute, eta araudi honekin entzierroak bizi duen masifikazioa ez dela ekidingo gaineratu dute.

Erraldoien eta Buruhandien Konpartsa
Osoko Bilkurak EH Bilduk aurkeztutako eta PSNk ere sinatutako mozioa onartu du zeinean Erraldoien eta Buruhandien Konpartsak Iruñeari egiten dion ekarpena txalotzen den eta horiek betetzen dituzten funtzioak lehiaketan jartzeari uko egiten zaion.

Horrekin batera, Osoko bilkurak bere konpromisoa adierazi zuen Konpartsa eta hura bezalako eragileen lana bermatzeko behar bezalako formula legal eta formal bilatzeko, eragile hauek Iruñeko jaiekin duten konpromisoa saritzeko.

Gehiago