#M27Greba: Poliziak 5 gazte atxilotu ditu Ikasle Grebaren harira
Polizia espainolak gutxienez 5 pertsona atxilotu ditu pasaden martxoaren 27ko ikasle greban Merkaderes kalean, eta bereziki, bertan dagoen Burger King-ean izandako istiluen harira. Abokatuek konfirmatu dute atxilotuetako bat pasaden astean ere atxilotutako gazte bat dela. Operazioak zabaldik dirau.
2014-ko apirilak 10
Greba egunean 9 gazte atxilotu zituen poliziak, eta iragan astean beste 6 gazte atxilotu zituen. Beraz, gaurko 5 atxiloketekin batera dagoeneko 20 atxiloketa izango lirateke martxoaren 27ko greba egunaren harira. Dena den, abokatuek atxiloketa bakarraren berri jaso dute momentuz.
Ikasle Abertzaleak-ek twitter bidez adierazi du atxiloketen bitartez ez dutela ikasle borroka gelditzen lortuko eta atxilotuen askatasuna exijitu du.
Kalteak eta desordena publikoak
Abokatuek momentuz atxiloketa bakarra konfirmatu dute eta iragan astean atxilotutako gazteetako bat da. Dena den, abokatuek informazio gehiagorik ez duten arren, Gobernu Delegaritzak 5 atxiloketa izan direla konfirmatu du, 4 mutil eta neska bat. Horietako 4 adin txikikoak direla diote.
Gobernu Delegaritzak jakinarazi du kalteak eta desordena publikoak egozten dizkietela. Gainera, atxilotuetako biri autoritate agenteen kontrako atentatua egozten diete ere.
Abolatuak atxilotuen inguruko informazio eske ari dira orain.
Elkarretaratzea Errotxapean
Atxilotuetako bat Errotxapeakoa da eta gaur 18:00etan elkarretaratzea deitu dute auzoko Salvador enparantzan.