15 lagun atxilotu dituzte goardia zibilek Euskal Herrian, horietatik 2 Nafarroan, eta beste 6 Estatu espainolean

"Terrorismoa goratzeagatik" leporatzen diete Nafarroan eta Euskal Herrian atxilotu dituzten pertsonei. Iruñeko komisaldegian aurkitzen dira bi nafarrak eta deklaratu ondoren aske utziko dituzte. Beste 6 atxiloketa eman dira Estatuan.

2014-ko apirilak 28

Asier Gartziandia Arbizuko bizilaguna, Nafarroako gazte bat, Zuriñe Peral bilbotarra Gernikan, Ormaiztegin Karmele Dorronsoro, Aitor Cuervo Leonen eta beste gazte bat Gasteizen atxilotu ditu Goardia Zibilak gaur goizean, gutxienez . Atxiloketen artean egon daitekeen harremana leporatzen zaizkien delitua izan daiteke: “terrorismoa goraipatzea”. Estatu espainoleko beste herrialdetan ere atxiloketak izan direla aipatu du Efe agentziak, osotara 21 pertsona baino geihago.

Asier Gartziandia goizean atxilotu dute Arbizun. Goardia Zibilek lurrera bota dute eta eraman egin dute. Gartziandiak atxiloketaren zergaitia jakin du une horreta eta bizilagun bati ohiuka jakinarazi dio. Ahotsa.info-k jakin ahal izan duenez, Iruñeko komisaldegira eraman dute eta handik bere senide batekin hitz egiteko aukera izan du. Komisaldegian beste nafar gazte bat ere bazegoela operazio honetan atxilotua izan dena baieztatu du abokatuak. Gaur bertan deklaratuko dute eta aske geldituko direla esan dute, ziurrenik bihar. Arratsaldean mobilizazioak izango direla ere aipatu da.

 

ABC eta beste komunikabide batzuk Ahotsa.info-ren aurka

Komunikabide honek egin duen jarraipen informatiboa dela eta, Barne Ministerioak Ahotsa.info webgunearen aurka egin du ABC eta Libertad Digital komunikabide espainolen bidez. ABC-k Ahotsa.info “ETAren aldekoekin” lotu du, eta gaur egindako jarraipen informatiboa operazio poliziala boikoteatzeko helburua zuela aipatu du.

Gehiago