ANFASeko langileen %90 greba egin dute hitzarmen duin baten alde

Desgaitasun intelektuala edo garapen-nahasmenduak dituzten pertsonen eta haien familien aldeko Nafarroako elkartea da ANFAS.

2023-ko abenduak 20

Anfasek 140 langile inguru ditu, desgaitasun intelektuala duten 1.500 erabiltzaile inguru artatzen dituztenak. Bi urte daramatzate ANFASen hitzarmen kolektibo berria negoziatzen. Zoritxarrez, denbora horren guztiaren ondoren, ANFASeko zuzendaritzak hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatzen jarraitzen du. Batzordeak langileen eskaera askori uko egin die akordio bat ahalbidetzeko, baina ANFASek bandan itxita jarraitzen du orain arte. Azken proposamenean, enpresak % 4,5eko soldata-igoera proposatzen die ia kategoria guztiei 2023rako, baina honek ez du bermatzen Nafarroako KPIa 2022 eta 2023 urteetan. Zuzendaritzaren partetik borondate falta ikusten dute negoziazioan aurrera egiteko eta langileen lan-baldintzak hobetzeko orduan. Azaldu dute bidaltzen dizkieten proposamenak gero eta okerragoak direla, eta 2022. urtea hobekuntzarik gabe sinatzera bultzatzen gaituzte behin eta berriz. Nafarroako KPIa % 6,6an itxi zen 2021ean, eta % 6,4an 2022an. “Ez gaude prest langileek erosteko ahalmena gal dezaten. Lanera etortzeagatik pobretu beharrik ez izatea exijitzen dugu. ANFASen kontuak positiboan itxi ziren 2022an, horregatik uste dugu profesionaletan inbertitzeko unea dela, hori baita lan eta bizitza duina eta kalitatezko zerbitzua bermatzeko modua”, adierazi dute. Batzordeak, oro har, oso eskari argiak eta bidezkoak ditu, langileek hainbat batzarretan berretsiak: Nafarroako KPI langile guztientzat, kilometraia, lanbide-kategoriak parekatzea eta baimenak hobetzea. “Ez dugu amore emango, bidezko akordio bat behar dugu”, gaineratu dute. Horregatik guztiagatik, abenduaren 20an greba eguna deitu dute ANFASen, egoera salatzeko eta hitzarmen duin bat eskatzeko. Deialdi zuzena egin diete lankideei: “Langile guztiok gara beharrezkoak borroka honetan; horregatik, datorren abenduaren 20an aktiboki parte hartzera animatzen zaituztegu”.

Gehiago