“Poliziaren jazarpena” salatu du Basaburuako Udalak
Beruete, Arrarats eta Aizarotzen kalez jantzitako polizi asko ikusten ari dira egun hauetan, eta herritarrak kexkatuta daudela dio Udalak. Euskal Herriak "bizi duen salbuespen egoera" salatzen du Basaburuko Udalak.
2014-ko apirilak 25
Basaburuako Udalak "itogarria den" poliziaren jazarpena salatu nahi izan du komunikabideetara bidalitako prentsa ohar batean.
Udalak dionez, azken egun hauetan basaburuarren hainbat kexa jaso ditu. Basaburuan eta batez ere Beruete, Arrarats eta Aizarotzen nabarmen izaten ari da kalez jantzitako polizien presentzia. "Udalak ez daki zein den operatibo honen helburua, baina herritarak kezkatuak daude gau eta egunez kaletarraz jantzitako poliziak sumatu baitituzte. Kotxeak ohiko ez diren ordu eta tokietan, hainbat herritarrei egindako jarraipenak eta etxe inguruetan izkutuan dabiltzan presentziak. Udalak egoera jasanezina dela salatu nahi du", dio oharrak.
Estatuen errepresio tresneria martxan
Estatuek, oraindik ere errepresioaren bidea dutela "bide bakarra", salatu du Basaburuako Udalak. "Euskal Herrian irekitzen ari den aldi politiko berrian eskaintza demokratiko baten faltan, beren apostua inboluzio demokratikoa eta errepresioa besterik ez dira", azpimarratu du.
Ondoko egunetan polizien operatibo honek eduki dezakeen bilakaeraz herritarrak ohartarazi eta, bidenabar, Euskal Herriak "bizi duen salbuespen egoera, errepresio etengabea eta indar okupatzaileen presentzia onartezina dela" salatzen du Basaburuko Udalak.