Mikel Castillo gogoratu dute bere hilketaren 33. urteurrena, eta herri memoria izateko eskubidea aldarrikatu dute

Zentsura eta jazarpen politikoaren gainetik euskal gatazkan biktimak izan diren pertsonen memoria gogoratzeko eskubidea eta beharra aldarrikatu dute gaur Iruñean Mikel Castillo oroimenean izandako ekitaldia. Castillo duela 33 urte erail zuen Espainiako polizi batek, eta biktima guztiak bezala bere senideek egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea dutela aldarrikatu du Mikel Castillo gogoan auzo ekimenak.