Artozkin desagertutako artelanak non dauden galdetu dute solidarioek, eta itzultzeko exijitu dute

2003ko irailaren 30ean hasi zen Artozki herriaren desalojoa, eta herria hondatu zuten makinek. Erresistentziak iraun zuen 15 egunetan, elkartasun keinuak ugaritu ziren, eta horien artean kultur munduko artistek emandako arte lanekin osatutako esposaketa eraiki zen elizan. Desalojoan, arte lan horiek Foruzaingoak eraman zituen, eta 20 urte eman dute "galdutak". Itoizko Solidarioek, orain berreskuratu dituzte, anonimo bati esker, baina arte lan batzuk desagertu dira. "Non daude?", galdetu dute.

2023-ko urriak 2

Gaur emandako prentsaurrekoan iragarri dute berreskuratutako lan arte batzuk Geltokin ikusgai izanen direla, eta urriaren 20tik aurrera Agoitzen izanen direla guztiak. Gainera, urriaren 10ean Geltokin bertan mahi inguru bat izanen da eta urriaren 21ean Ama Lurraren Defentsaren eguna ospatuko da Agoitzen, egun osoko egitarau batekin.

Gehiago