Lizarrako udaltzainburu berriarekin jazarpena areagotu egin dela salatu du Pikutarak

UPNk alkatetza eskuratu zuenetik "jazarpen politikoa" areagotu egin dela ohartarazi dute.

2023-ko irailak 8

“Hilabete batzuk besterik ez dira pasa eta jada begi bistakoa da zer nolako jarrera errepresiboa eramaten ari diren”, adierazi dute.

Udaltzaingoaren “zentsura politikoa eguneroko ogia” bihurtu dela aipatu dute. “Aurtengo jaietan alde zaharrean eta txosnagune kanpoaldean herriko kolektibo eta eragile ezberdinen pankartak eta kartelak kendu eta jendea identifikatu zituztela ditugu adibide garbienak. Edo txupinazo egunean, udaletxean ikurriña ateratzeagatik EH Bilduko zinegotzia bortizkeria poliziala erabiliz nola balkoitik atera zuten”.

Lizarrako Gaztetxea eta kontrolak

Beste aldetik, aste honetan Lizarrako Sugarra Gaztetxeko kide batzuk identifikatu dituztela ere aipatzen da oharrean.

Kontrolak ere eguneroko errealitatea dela salatu du Pikutarak.

Mugimendu antierrepresiboak “jazarpen politiko eta errepresibo honi aurre egiteko antolakuntza eta borrokaren beharra” azpimarratu nahi du “argi utziz, edozein jazarpena, isuna, identifikazioa, errepide kontrola etab… salatzen eta borrokatzen” jarraituko dutela.

Gehiago