Musika eta aldarrikapena uztartu dute German Rodriguez gogoratzeko bere hilketaren 45. urteurrenean

1978ko Sanferminetan, Iruñeko popuolazioaren aurka gauzatutako eraso polizialetik 45 urte igaro direlarik, German Rodriguezen eta Joseba Barandiaranen erahilketak gogoratu dira. Omenaldian, gertaera haiek isildutak izan direla salatu dute, horregatik transmisioaren garrantzia azpimarratu dute. Aurtengo omenaldi berezian, musikaren mundura lotuta dauden pertsonek abesti eta bertsoetan bildu dute egun horretan gertatutakoa.