Aisialdirako gune egokien alde

Segregatutako hiri batean bizi gara, desoreka handitzen ari da. Gizarte desorekatuan jende taldeen artean mugak sortzen dira, muga horiek ezin dira gurutzatu eta are muga horiek ez dira gaizki ikusten ere.

Asamblea del Mundialito Antirracista de Iruñerria y usuarios de las pistas de la Biurdana

2023-ko ekainak 19

Aisialdian, sarritan, segregazio hori errepikatzen dugu. Nor izan harajoan. Jende klase bakoitza hiriko leku ezberdinetara doa aisialdian, leku ezberdinetan jolasten du, dantzatzen eta hitz egiten. Elkartzeko, denbora partekatzeko eta inguruko errealitateak ezagutzeko tokiak behar ditugu. Hori dela eta, 2022ko urriaren 1ean Biurdanako futbol eta saskibaloi pistetan bildu ginen Arrazakeriaren aurkako Iruñerriko I. Mundialitoa sortzeko.

Eguna sinestezina izan zen: 400 pertsona baino gehiagok parte hartu genuen, kirolaren, musikaren eta janariaren bidez topaketa gertagaitza sortu genuen. Trukerako eta elkar ezagutzeko gunea izan zen. Baina guztiok jabetu ginen ze neurriraino zeuden joko zelaiak egoera tamalgarrian.

Biurdanako pistetan, asteburu eta jaiegun guztietan, 200 bat lagun egoten dira, bereziki udaberrian, udan eta udazkenean, futbolean, saskibaloian eta boleibolean. Pistak beteta daude beti. Pertsona batzuek 20 urte daramatzate leku hura erabiltzen eta diotenez, kirola egin egin daiteke baina pistak egoera latzean daude. Horregatik, duintasunez gozatu ahal izateko egokitu egin behar direla ere adierazi dute.

Arrazakeriaren Aurkako Iruñerriko Mundialitoa antolatzen duen batzarrak Biurdanako kantxetako ohiko erabiltzaileen komunitatearekin bat egitea erabaki du. Lehenik eta behin, Mundialitoa antolatzen duten erakundeetatik eta pistak erabiltzen dituzten pertsonetatik eskakizun ezberdinak bidali dizkiogu Iruñeko Udalari. Horietan, hobekuntza zehatzak eskatzen genituen kirol-pistetan eta, gainera, komunen irekiera eskatzen genuen. Bigarren eskaerari buruzko erantzuna baino ez dugu jaso: balioetsiko dute. Ez zaigu nahikoa iruditzen. Gure atsekabea plazaratu nahi dugu: Udalaren betebeharra da instalazioak txukuntzea.

Zergatik ez zaie baliorik ematen kirol instalazio horiei? Aisia oinarrizko eskubidea da eta giza beharra ere bada, funtsezko elementua da pertsonen bizitzan. Uko egiten diogu beti ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzeari.

Horregatik guztiagatik, honako hau aldarrikatzen dugu:

1. Komun publikoak irekitzea. Pandemia iritsi arte, 22:30ak arte egoten ziren zabalik. Gaur egun itxita daude. Kirolariek eta eguna hor pasatzen duten pertsonek eta familiek beren beharrak egiteko beste leku batzuk bilatu behar dituzte.

2. Saskibaloiko saski berriak jartzea. Une honetan, saskiak ezegonkorrak dira, ez dira seguruak, altuera desberdinetan daude, etab. Ez dituzte gutxieneko baldintzak betetzen, eta sarritan jolasteari uzten diogu istripuen beldur garelako.
3. Pisten lerroak margotzea. Are gehiago, hain larria izan da Udalaren utzikeria, kirolariak izan direla, beren eskuekin, lurreko marrak berriro margotu dituztenak. Era berean, beraiek arduratu ohi dira espazioa txukuntzeaz eta garbitzeaz.

Pista horiek elkarteratzerako, dibertitzeko, komunitatea eraikitzeko, autokudeaketarako eta berdintasunerako gune bihurtu dira pertsona askorentzat. Beraz, bidezkoa iruditzen zaigu administrazio publikoak esku hartzea espazioa egokitu eta txukuntzeko. Eta lan hori egiteko gai ez bada, bidezkoa iruditzen zaigu, halaber, bitartekaritzarik gabeko gizarte-lankidetza izatea, hau da, guk geuk geure eskuekin egitea.

Gehiago